(+34) 94 464 86 74 De Lunes a Viernes Mañanas: 10:00 – 13:30 Tardes: 16:30 – 20:00

Elkarrizketa Koro Estebani, Leioako Tomatisen zuzendaria

Posted in: Sin categoría Started by

Elkarrizketa Koro Estebani, Leioako Tomatisen zuzendaria

Gure blogeko bigarren posta egiteko, ez dago gure nagusia baino hoberik, eta horrela Tomatiz azalduko digu zehatz-mehatz.

Koro Estebanek, Leioa Visión optikaren jabea, 1994an sortutako ikusmen eta entzumen kabinetea, zerbitzuetan kalitatezko jauzia egitea erabaki zuen eta Tomatis metodoa hartzen duen Bizkaiko lehen zentro moduan ezarri zen. Metodoak nazioarteko ospea du ikastearen nahasmenduak tratatzeko, kontzentrazio ahalmena hobetzeko edo emozio arazoei aurre egiteko.

Eta zer da Tomatis metodoa?

Alfred Tomatis doktoreak, otorrinolaringologian espezializatutako mediku frantsesa. sortu eta perfekzionatu zuen. Tomatisen aurkikuntzek eta belarri elektronikoaren bitartez lortutako emaitza apartek lirikaren munduko pertsona ospetsu askori lagundu zioten, hala nola, Maria Callas edo Plácido Domingo. Eta gaur egun, hain eraginkorra izan arren, oso ezezaguna da metodo hau.

Placido Domingo?

Bai. Tomatis doktoreak ezarri zuen ahotsak bakarrik dauzkala belarriak azter ditzakeen frekuentziak. Hemen, aztertzea entzute kontzeptuaren baliokide da, entzumenetik haratago doana: hainbat arrazoi dela-eta, aditzen utz dezakegu, soinu-frekuentzia jakin bat entzuten utzi. Ondorio horretara heldu zen desafinatzen hasitako opera abeslariekin lan egiten. Tomatis doktoreak detektatu zuen disfuntzio bakoitzak tonu erregistro jakin bati eragiten ziola. Eta entzumen-testen bidez, aurkitu zuen pertsonaren entzumenak desaktibatuta zeukala entzutea hain zuzen ere erregistro horretan.

Belarriak hori egin dezake?

Burmuinak egiten du: entzutea boluntarioa da, selektiboa eta oinarri neurofisiologikokoa. Eta zenbait eragilek entzutea inhibi dezakete frekuentzia soniko jakin baten. Hortaz, pertsona bat giltzapetuta baldin badago gela baten birao larriak botatzen dizkion beste batekin, pertsona horrek bere entzutea blokeatuko du. Edo aita edo ama batek asko oihukatzen badio bere umeari, ume horren entzutea blokeatu egingo da berarentzat erasokorren eta mingarrien den frekuentziatik babesteko bere entzutea, soinu erregistro hori.

Eta hori larria al da?

Jakina, bere egunerokoan, ume horrek ikasketa arazoak izango dituelako eskolan. Azkenean, entzumenak kale egiten dio nonbait… Ez dio irakasleari ondo ulertzen.

Eta Alfred Tomatisek opera abeslariak sendatu zituen?

Bai. Estimulazio neurosentsorialean oinarritutako terapia asmatu zuen gailu bat sortuz: lehen aipatu dizudan BELARRI ELEKTRONIKOA. Gailuak ahots edo musika grabazio bat anplifikatzen du hain zuzen ere pazienteari entzumenak huts egiten dion frekuentzian. Eta entzungailu batzuen bitartez, grabazio hori entzunarazten zaio zenbait saiotan. Horrela, entzumenaren oinarri neurofisiologikoa aktibatzen da, eta saio batzuen ondoren, entzumena osatzen da: burmuinak frekuentzia hori aztertzeko, aintzat hartzeko, gaitasuna berreskuratzen du,azken baten, entzuteko gaitasuna.

Orduan, abeslariek berriro abesten zuten ondo …

Bai, baina baita garrantzitsuagoa den zerbait ere: entzutea hobetzeko saioen ondoren, psikologikoki ere hobera egiten zuten, gogoaren harmonia berreskuratzen zuten. Hori da belarria eta adimena konektatuta daudelako eta entzutearen inhibizioa frekuentzia zehatz batean trauma psikologikoa adierazten duelako, gogoaren gatazka.

Zer erabilera dauka?. Nolakoa da tratamendua?

Aplikazioak asko dira entzumenarekin lotutako “arazo” asko dagoelako. Atzerriko hizkuntzen ulermena hobetzeko erabili daiteke, erditzerako prestakuntzan eta amatasunean, ikastearen nahasmenduetan –dislexia edo disortografia-, arreta arazoetan, garapen psikomotorra hobetzeko, estres egoeretan edo eritasun psikosomatikoetan.

Bizkaian, portaera-optometriaz gainera, metodo hau erabiltzen duen optika zentro bakarra zarete. Baina nolako ezarpena dauka estatuan eta nazioartean?

Tomatis metodoa mundu osoan aplikatzen da 400 zentro espezializatutik gorako sarean. Belgika edo Polonia bezalako herrialdeek, gainera, euren hezkuntza sistemaren barne daukate dohainik.

Zelan doakizue eta zer itxaropen daukazue etorkizunerako?.

Gero eta paziente gehiago daukagu eta fruitua ematen ari dira ikastetxe eta ikastoletan eginiko harreman komertzialak. Hala ere, ondoen funtzionatzen duena da gurasoen arteko ahoz ahokoa, ikusten baitute metodo honek benetan laguntzen diela, batzuetan, modu sinestezinean. Esan daiteke, baita ere, metodo hau hartu dugula, suposatu duen inbertsioarekin, arrakasta egiaztatu ahal izan dugulako arazo emozional eta ikasteko arazo handiak dituen familiako kide batekin.

Leave a Reply

Contact US

Nombre(required)
Email (required)
Asunto
Tu mensaje