entzumena

Gure belarrietan pentsatzen dugunean, normalean entzutean zentratzen gara. Zarantza barik, hau belarriaren oso funtzio garrantzitsua da, baina ez bakarra. Gure belarriek hainbat funtzio garatzen dituzte, gure heldutasun emozionala, gure kontzentrazio gaitasuna, hizkuntza integratzeko gaitasuna…

Bestibuluaren Funtzioa.

Belarriaren funtzio garrantzitsuenetakoa da: bestibuluak, barne-belarriaren partea baita, gure begien zabua, koordinazioa, bertikaltasuna eta giharren tonua kontrolatzen ditu .

Bestibuluari esker, espazioan gure gorputzaren irudia gara dezakegu. Bestibulua oso lotura garrantzitsua ere bada gure gorputzak gure buruari bidaltzen dion informazio sentsorialean; horrela, bestibuluko arazoak dituzten haurrek, sarritan integrazio sentsorialeko zailtasunak dituzte: gure sistema bestibularrak ukimena, ikusmena eta entzumena interpretatzen ditu.

Energia Funtzioa

Gure belarriek burmuinaren estimulazioan oso paper garrantzitsua daukate. Tomatis Doktorearen hitzetan: “Belarria, hartzen dituen estimulazioak energia neurologiko bihurtzen duen dinamo batekin aldera daiteke; energia neurologiko hau gure burmuina elikatzera zuzenduta dago”. Zentzu honetan, maiztasun altuko soinuek energia handiagoa ematen diote burmuinari, eta gure sistema “energiaz ondo hornitua” dagoenean, guk fokatu, kontzentratu, antolatu, buruz ikasi, ikasi eta lan egin ahal dugu aldi luzeetan, ia ahaleginik gabe.

Aditze funtzioa

Aditzea eta entzutea ez da gauza bera: entzutea prozesu pasiboa da; aditzea prozesu aktiboa da, borondatezkoa. Entzutea entzumen-nerbioaren erantzun elektrikoa da, hau da, oharkabeko sentsazio ez selektiboa. Aditzea hautematea da. Aditzea, informazioa antzemateko nahiz garrantzirik gabeko informazioa iragazteko trebetasuna da: sentsazioak modu arinean prozesatzen direnean, garrantzirik gabeko estimuluak blokeatuta gelditzen dira, eta kontzentra eta foka dezakegu, gure ingurutik eta geure barnetik datorren informazioagatik trabatuta edo deseroso sentitu gabe. Entzuketa funtzioa blokeatuta badago, ikaskuntzan eta gizarte-trebetasunetan arazoak sortzen dira.

Entzumen-lateralitatea

Denok belarri dominantea daukagu: batzuek eskuineko belarriaren dominioa daukate eta beste batzuek ezkerrekoaren dominioa. Eskuineko belarria dominantea izatearen abantaila, honek entzumenaren bidezko informazioa ezkerrekoak baino arinago prozesatzen duela da. Beraz, eskuineko belarria dominantea duten pertsonek ahotsaren eta mintzamenaren parametroak hobeto antzemateko gai dira: esaldien intentsitatea, maiztasuna, tinbrea, erritmoa eta jarioa. Tomatis metodoak eskuineko belarria eraginkorkiago erabiltzen ikastea ahalbidetzen du, ahotsaren gaineko kontrola eta komunikazioa hobetzea lortze aldera. Honek zeure autokontrol-senari eta zeure buruarekiko konfiantzari lagunduko die.

Belarri-ahotsa lotura

“Ahotsak belarriak antzematen dituen soinuak soilik dauzka”. Tomatis 1953, Frantziako Zientzien Akademia.
Ondorioz, kaltetuta dagoen entzumena sendatzen denean, ahotsa aldatu egiten da.

Abeslari batzuek dituzten ahots arazoak askotan entzumen arazo batetik sortzen dira: belarria ez da gai sortuko den soinuaren doitasunaz jabetzeko. Zailtasun hau gainditzeko, abeslariak “behartu” egiten du ahotsa. Arrazoi hauek direla eta, abeslari ospetsu batzuk, hala nola Maria Callas, Plácido Domingo edo Sting, Tomatis Metodoarekin tratatu dituzte.