cabecera_metodotomatis

Ikusmenaren arloan garrantzitsua da desberdintzea ikusmenaren graduazioa, eta beste alde batetik, ikuspuntu funtzionaletik ikusmen sistemaren funtzionamendua.

Ikusmena eta ikaskuntza, estuki lotuta daude, ume batek ikasten duenaren %75etik %90ra ikusmenaren bidez heltzen baitzaio: askotan, ikaskuntza arazo baten azpian ikusmen arazo bat dago; honek umeak bere ahal osoa ez garatzea ekarriko du.

Eskolatze lehen urteetan ikaskuntza zuzena izan dadin, “gardentasunez ikusteaz” gain, umeak egoki garatuak behar ditu irakurketa eta idazketarako ezinbestekoak diren beste ikusmen funtzio batzuk: ikusmen binokularra, fokatze gaitasuna, zehaztasuna begi-mugimenduetan eta ikusmen-pertzepzioa. Hau honela ez bada, eskola errendimendua kaltetua izango da.

Optometría ikusmen sistemaren ikasketa funtzionalaz arduratzen da, ikusmenaren garapenaz eta pertzepzioaren azterketa sakonaz, ikusmen-trebetasunak garatze aldera.

Ikus-terapiako Espezialista Optometristak gara

Pertsona bakoitzari egokitutako proba-multzoa den azterketa egiten dugu, honela, bere ikusmen-sistemaren funtzionamenduaren diagnostiko fidagarria lortzen dugu.

foto_ninosIkus-terapiaren eraginkortasuna, batez ere ikaskuntza nahasmenduetan. frogatu da.
Uste dugu irakasleek eta gurasoek, egunez egun, haurrengan arazo optometriko baten seinalea diren hainbat zeinu eta sintoma beha ditzaketela:

  • Hizkiak edo zenbakiak alderantzikatzen dituirakurri edo idazten duenean.
  • Galdu egiten da irakurtzen duenean eta hitzak edo lerroak saltatu egiten ditu.
  • Atzamarra erabiltzen du irakurketa puntuan mantentzeko.
  • Asko hurbiltzen da liburura.
  • Jarrera txarrean egoten da irakurri edo idazten duenean.
  • Buruko-mina izaten du.
  • Irakurtzean gehiegi mugitzen du burua (begiak mugitu beharrean).
  • Kaligrafia txarra.
  • Ez dio arretari eusten klasean.
  • Txarto ulertzen du irakurtzen duena.
  • Etxeko lanak amaitzea kostatzen zaio.
  • Begiak igurtzen ditu edo gehiegi kliskatzen ditu.