cabecera_metodotomatis

¿Qué es Tomatis®?

El Tomatis Metodoa ® Alfred TomatisekTomatisek sortu eta hobetu zuen. Alfred Tomatis mediku frantsesak , espezialista otorrinolaringologian, bere jarduera, profesionalaren parte handi bat belarria eta ahotsaren arteko harremana ikasten eman zuen eta, hedaduraz, aditze eta komunikazioaren artekoa. Tomatisek Sorbonako fisiologia laborategian bere aurkikuntzak probatu zituen eta Zientzien Akademian eta Pariseko Medikuntza Akademian erregistratu zituen 1957 eta 1960an.

Tomatisek egin zituen aurkikuntzek eta belarri elektronikoaren – entzumena birgaitzeko saioak egiteko berak garatu zuen gailu terapeutikoa- erabilpenari esker lortutako emaitza apartek lirikaren pertsona ospetsuek, hala nola Maria Callasek edo Plácido Domingok , metodo honi onura ateratzea lortu zuten. Baina oraindik, eraginkorra den arren, ezezaguna izaten jarraitzen du
Tomatis metodoa mundu osoan aplikatzen da 400 zentro espezializatu baino gehiago duen sareari esker. Espainian, terapia hau hezkuntza bereziko hainbat zentrotan ezarrita dago, ikastetxe, kontserbatorio eta kantu-eskoletan, partikularrei ere zuzenean aplikatzeaz gain.
Ikastetxeetan ezarriz gero eskola-porrota modu esanguratsuan murriz litekeela uste da. Belgikak eta Poloniak badaukate txertatuta beren hezkuntza sisteman dohainik.

Nola funtzionatzen du?

foto_mujerTomatis Metodoak® soinuaren bidezko zentzumenen estimulaziorako teknika soinuduna da. Batetik, garezurreko goialdean dardara batek eragindako hezur-eroapenak, eta bestetik, belarri-hegaletiko aire-eroapenak soinua igortzen dute. Aldez aurretik, soinu hau laborategian tratatu dute, TOMATIS efektua emate aldera. Horrela barne-belarri osoa estimulatzen da, bai entzumen-mailan bai maila motorrean.

Zehatzago, soinua tinpanoaren bidez hedatzen da, gero hezur eroapenean, eta akzio erreflexu baten bidez, “estriboaren giharra” eta “mailuaren giharra” izeneko 2 giharren uzkurdura eta erlaxazioa aktibatzen ditu
Efektu hau pertzepziozko kontraste soinuduneko mekanismo bikoitz batean (tinbre eta intentsitatearen txandaketa bikoitza) oinarritzen da. Beren aldetik, gihar hauek, dardararen bidez ere, koklea eta bestibulua deituriko organoak estimulatuko dituzte. Zelula ziliatuak deituriko mikrozelulek koklea eta bestibulua estaltzen dituzte.

Zelula hauen helburua, dardara hau formazio erretikulatua izeneko nerbio-sare handia elikatzera doazen estimulu elektriko bihurtzea da. Formazio erretikulatuak burmuineko jarduera orokorraren maila kontrolatzen du. Beste modu batean esanda, kokleak eta bestibuluak burmuina dinamizatzen dute, barne-belarriak “karga kortikal”aren funtzioa duela esaten da.

Beste alde batetik, bestibuluak burmuinari gorputz-mugimendu txikienaren berri ematen dio, eta beraz, badu eraginik erritmo era orekaren gainean. Igortzen duen mezuaren koherentzia funtsezkoa da. Beraz, beharrezkoa da modu eraginkorrean estimulatzea.

Zeintzuk dira erabilerak? Nolakoa da tratamendua?

Belarriarekin zerikusia duten “arazo” asko dagoenez, aplikazioak askotarikoak dira.Gaur egun, besteak beste, atzerriko hizkuntzen ulermena hobetzeko, erditzeko prestakuntzan eta amatasunean, ikaskuntza nahasmenduetan –dislexia edo disortografia, adibidez–, arreta arazoen aurrean, garapen psikomotorra, oreka, koordinazioa eta gorputzaren jarrera hobetzeko, estres, antsietate edo depresio egoeretan antsiolitiko eraginkor bezala, eta autismoa edo gaixotasun psikosomatikoetan bezalako kasu zehatzetan. Gainera, norberaren ezagutza, oroimena, harreman pertsonalak hobetzeko ere eraginkorra da, eta garapen pertsonala laguntzeko tresna gisa.

Tratamenduak, izaera psikologikoko beste batzuek ez bezala, “fitness pasibo” baten moduan jokatzen du:belarri elektronikoaren bidezko soinu eta musika-igorpenak aldaketa kontrolatuak eragiten ditu konplexu osteomuskular txiki baten mugimenduan. Konplexu osteomuskular hau entzumenaren ia behin betiko eta pixkanakako errehabilitazioa baimentzen duen entzuketaren oinarri mekanikoaren partaidea da. Belarri elektroniko honen bidez musika eta soinuak entzuten dituzten bitartean, tratamenduan dauden pertsonek aukerako jarduerak egiten dituzte irakurri, idatzi, marraztu edo lo egin bezalakoak–, entrenamendu osteomuskularraren prozesu pasiboa ez oztopatzeko.

Jardute honetan erabilitako material soinuduna tratamenduaren beharren arabera aldatzen da, nahiz eta Tomatisen ikerketek agerian utzi zuten kantu gregorianoek –bere eragin lasaigarriarengatik–, Mozarten musika –beste faktore batzuen artean, armoniko altuak nagusitzen direlako–, umetoki barneko giro akustikoaren erreprodukzioa –bere inplikazio emozionalengatik– bereziki eraginkorrak suertatzen direla.